XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mendetan zehar, txalupa alturako arrantza edo arrantza larri deitutakoetarako (hegaluze, hegalabur, bisigu eta legatza) erabilia izan zen: horregatik, ontzi larri edo alturako ontzia ere deitzen zitzaion.

XX. mendean lurrinak gainbeheraldiaren hasiera ekarri zion, hogeigarren hamarkadaren amaieran eta hogeita hamargarren hamarkadaren hasieran behin betiko desagertu arte.

Berdin gertatu zen traineru, potin, eta beste hainbeste itsasontzi txikirekin (Untzi Museoko argazkia).

urte bereko apirilean, galerna bortitz batek hamarnaka hil zituen euskal marinelak, eta historiografia lokalaren arabera, Mercader hori, orduan Gipuzkoako Itsas Salbamenduen Elkartearen presidente baitzen, hondamendiaren neurriaz hunkiturik, bapore hori arrantzaleen zerbitzuan jarri zuen.

Alabaina, lan hauek azpimarratu dituzten helburu humanitarioez gain, bazen izan ere beste xederik.

Urte batzuk geroago egin zuen bigarren eskarian adierazi zuen bezala, baporeen erabilerak arrantzak eskain zitzakeen aukerak aztertzea zen helburuetako bat.

Eta nahia lortu nahirik, bidaia bati ekin zion europar portu zenbaitetan zehar, dagoeneko arrantza munduan garatzen ari ziren aurrerapenen ezagutza izateko eta horiek Donostian aplikatzeko ziren aukerak aztertzeko.

Ingalaterran bapore bat ekidatzeko agindu zuen, lehenbiziko Mamelena izango zen hura hain zuzen, eta 1879-1880an dagoeneko lanean ari zen ontzi hau bisiguaren arrantzualdian, atoiontzi gisa.

Geroago beste bapore bat eskuratu zuen, eta lehenarekin batera atoiontzi gisa aritu zen, eta hurrengo urtean, beste bapore bat erosi zuelarik, txalupak atoian eramateko erabili zuen, aurrekoak bezalaxe alegia, 1880-1881eko arrantzualdian zehar.

Eta 1880an, bisiguaren kanpaina amaitu eta gero, arrasteko arrantzan estreinako probak egiten hasi zen.

Hasiera batean, eta beharbada Frantzian eta Ingalaterran egina zuen bidaian zehar ikusiko zituen gauzen eraginez, Bean Trawl izeneko sistema erabiltzen hasi zen.

Hala eta guztiz ere, lehenbiziko probetan porrota besterik ez zen izan.

Izan ere kontuan hartu behar da beste tokietan gertatzen zenaz oso bestela euskal kostaldean ez zegoela txanku horiek erabiltzeko inolako tradiziorik.

Mercaderrek arazoari irtenbidea bilatu nahi, eta teknika aldatu eta arrasteko arrantzan trebatutako teknikariak edo arrantzaleak kontratatu zituen.

Urte horretan bertan, 1880an alegia, sare-arrantzale andaluziar bat kontratatu zuen, Mamelena ontzietako tripulazioak sareen erabileran eta binakako arrasteko sisteman, bou izena ere ematen zioten hartan, treba zitzan.

Eta ahalegin hauen arrakasta izan zen Gipuzkoako arrastearen garapenari eta, zehatzago, Donostiakoari ateak pare-parean zabaldu zizkiona.

Laburpentxo bat eginez, orduz geroztik eta Lehen Mundu Gerra hasi arte, arrasteko flota txiki bat eratu zen, Donostia zuena portutzat.

Eta denbora epe luze honetan zehar, flota hazi egin zen pitinka, XIX. mendearen amaiera eta XX.aren hasiera inguruan gelditu zen arte.

Euskal Herrian arrasteak izandako hazkunde motela azaltzeko arrazoiak bat baino gehiago izan daitezke, izan ere beste herrialde edota Espainiako bertako beste inguru batzuetan oso bestela gertatu zen.

Arrazoi guztien artean sendoena gehiegizko arrantzak eragindako arazoek flotaren hazkundea galaraztea izango zen, antza.

Lanean hasi zen unetik, Donostiako flota Bizkaiko Golkoko hurreko hondartzetan aritzen zen nagusiki, baina hondartzak txikiak izanik, eta inguru horietan beretan flota frantziar handiago bat ere ari zela, Arcachonen basea zuten arrantzuntziak batik bat beste estatu batzuetako arrastontziekin batera inolaz ere, hondartza horiek gehiegizko ustiapenaren zantzuak erakusten zituzten nonahi XIX. mendearen amaierarako108.

Etekinek behera egin zuten arren, armadoreak arraste sistema berri bat erabiltzen hasi ziren,Otter Trawl edo ate arrastea izenekoa alegia; etekinen gorakada ekarri zuen berekin, baina honek ez zuen askorik iraun,

eta urte gutxi igarota Donostiako flota, XIX. mendearen azkeneko laurdenaren hasieratik Espainiako lehena eta garrantzitsuena baitzen, postuak galtzen hasi zen, penintsulako beste inguru batzuetan baporeak izan zuen indar eta gorakadari esker.

Eta baliteke kaien gehiegizko ustiapena ez izatea arrazoi bakarra.

Seguruenik barne merkatuko lehiaren areagotzeak ere zerikusia izango zuen flotaren geldialdi horrekin, ezen Galizian eta, Mundu Gerra hastear zela dagoeneko, Andaluzian erabiltzen zituzten metodoak eraginkorragoak ziren ekonomiaren ikuspegitik.

1914tik aurrera, Lehen Mundu Gerraren hasierarekin bat alegia, aldaketak heltzen hasi ziren.